XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hantxe beste dozena-erdi bat emakume bai gutxienez, kizkurturik, euritan blai, baina surtatik eta soldadoengandik babesean.

Neskak ez, jauna. Gu neskatilak gaittuzu oraindikan, Jaungoikoari graziyak egin zion arrapostu Ana Juanixe omen zeritzanak, izengoitiz, Bermiotarra ere deitzen ziotenak, berehalaxe, gonbertsazioaren harian, jabetu zenez.

Besteak, berriz, rastafari kakalardo haren ligea zirudien arratsaldeko beste harako haren berdin-berdina zirudienak, Kattalin omen zuen izena, Kattalin Betbederrenekua: redios, hori duk, hori, izen aproposa! atera zitzaion barru-barrutik, bere artean, Ekaitzi.

Begitzat dituen bi izar zoragarri horiekin, ez nauk harritzen Betbeder deitzea: Begi-eder ez ote da hori, ba, euskera zaharrean?, Josebari galdetuko zioat, bueltatzen naizenean, Euskal Filologia egiten ari duk-eta jakingo ahal dik... Bueltatu? larritu zen ostera.

Nola bueltatu, ordea?

Emakume-taldeari zuzendu zitzaion: hantxe ari ziren-eta, tar-tar eta mar-mar, larri bai baina lasai antxean, itxuraz behintzat, elkarri kontu-kontari, hau dek-hau harritu zen mutila bere baitan.

Aizue, baina... esan zien ez al zarete konturatzen hemen arrisku ikaragarriyan gaudela, edo zaudetela, hobeto esanda, zuek, batez ere? Donostiyatik irten beharra dago!.

Ederra mutil onen ateraldiya! batek.

Berorrek bidia libre nun daguan erakutsiko baligu, agiyan... beste batek.

Gure Pernando Errege maitiaren tropa gloriosuetako galaia zalakoan gu, eta begirakion, begira, mutil koxkor pantasiyosua besterik ez den! hirugarren batek, edadean aurreratu xamartuak.

Orixe dala pantasiyosua, eta lainezosua gainera....

Baina nola egon zaitezkete hemen, besoak antxumaturik, berriketan, ezer egin gabe?.

Aizute, eta ez ote degu izango gure galai au prantzesa? Erreparatu al diyozue nola itzegiten dun?.

Ez, eztu prantzes euskaldunak bejela itzegiten..., ik jakin, marisarjenta orrek! ire nobiyo ori, Piarres-edo, ortxe goian egongo den, bai, Gazteluan sartuta, bere nobiya emen defendittu biarrian (...)